Ion, Maider, Peio, familia eta lagunak, deonion artean, arraza babestua eta bertako azienda diren, ardi latxak eta pottokak zaintzen ditugu. Araitz bailaran Uztegiko herria eta Aralar mendiko biodibersidade naturala zaindu eta bizirik iratuten laguntzen dugu.








Gure inguruko larre berdeetan hasten da dena, urtaroen zikloari jarraitzen. Neguan eta udaberrian, gure ardiek aske bazkatzen dute baserriaren inguruko zelaietan, eta belar freskoaz gozatzen dute egunero barruti berriak emanez rotazio sistema erabiliz. Uda iristearekin batera, transhumantzia egiten dugu Aralarko mendi garaietara, bereziki Beloki ingurura, non udazkenera arte egoten diren. Ingurune horrek behar duten deskasua eta beraien kalitate handiko esnea ekoizteko baldintza laguntzen dute.
Ardien ongizatearekin eta antzinako praktikekin dugun konpromisoak, animalien bizi-kalitatea hobetzeaz gain, gure gazten bikaintasunean ere islatzen da. Bertako floraren aniztasun aberatsak esnea aberasten du, zapore eta testura paregabeko gazta sortuz.







Gure gaztak goizean hasi eta iluntzean amaitzen den artisau-prozesu baten emaitza dira, betiere gure ardien esne freskoa erabiliz.
Antsonea eta Ardilarre gaztak Idiazabal Jatorrizko Deituraren barne daude, hau arduratzen da produktu horien kontrolaz eta ondorengo ziurtapenaz, bai ekoizlearentzat bai kontsumitzailearentzat segurtasuna eta kalitatea bermatuz. Gazta bakoitzak trazabilitate zehatza du, eta haren jatorria eta elaborazio-prozesua ezagutzeko aukera ematen du. Ezaugarri organoleptiko tipikoak izan behar dituzte koloreari, azalari, aromari eta zaporeari dagokienez.
Eta Beloki gaztak artzain gazta elkartearen zigilua du.
Arriskuen Analisian eta Kontrol Kritikoko Puntuetan oinarritutako kalitate sistemarekin konprometituta gaude, Artzai Gaztaren eta Idiazabal Jatorri Deituraren kontrol gehigarriekin gure produktuak ziurtatzeko.
Antsonea, Ardilarre eta Belokiren gazta guztiak bakarrak dira. Trazabilitate zehatza ematen digun kaseina zenbaki bat dute, eta jakin daiteke zein egunetan eta zein esnerekin egina den gazta bakoitza.