Artzainen, dastatzaileen eta diseinatzaileen sinergiaren emaitzatik sorturiko Idiazabal gazta mugatua.
Ardilarre Jatorrizko Deitura duten baserriko Idiazabal gazta egiten duten artzainak, dastatzaileak eta diseñatzaileak, elkarrekin helburu sendo bat dute: gazta bakar bat ezagutaraztea munduari, ekoizpen mugatukoa, bezero zorrotzenak asetzeko nahia sentitzen dutenen mimo eta zaintzarekin egina.
Gazta egiteko denboraldia amaitzean, Ardilarre gaztaren aukeraketa sakona egiten da. Pieza bakoitza kontu handiz ebaluatzen da, tamainaren, aromaren, zaporearen eta testuraren arabera. Horrela, kalitate goreneko gaztek bakarrik eramango dute Ardilarre zigilua. Urteko ekoizpena gehienez 2.000 piezatara mugatzen da, eta horrek benetako bitxi gastronomiko bihurtzen du gazta.
Ardilarre gaztak kontu handiz egindako eta zenbakitutako kaxa eta lakio batekin aurkezten dira, eta horrek esklusibotasun eta bereizketa kutsua ematen die. Pieza bakoitza bakarra da, ez bakarrik bere aparteko zaporeagatik, baita bere aurkezpen bikainagatik ere.
Gure gazta, latxa arrazako gure ardiek bazkatzen duten naturarekin eta ingurunearekin hartutako konpromisoaren emaitza da.
Bat egin dugu gazta bakar bat munduari ezagutarazteko asmo sendoarekin, ekoizpen mugatukoa, gure lanarekiko grina eta bezero zorrotzenak asetzeko gogoa sentitzen dugunon mimoz eta zaintzaz egina. Gure sustraiak baserrian jaio dira, gure arbasoekin, euren jakinduriatik eta oinordetzan oinarriturik.
Kartoizko kutxatilan aurkezten da, hutsean ontziratuta, eta 4 eta 8 ºC artean hoztuta mantentzea gomendatzen da.
Kanpoko itxura: Azal gogorra, hori zurbila.
Testura: Pasta trinkoa eta irmoa, marfil kolorekoa.
Aroma: Ertaina, esne freskoaren notekin, belarrekin eta fruitu lehorren ukitu txiki batekin.
Zaporea: Orekatua, ardi-esnearen zapore leunarekin, fruitu lehorren ukitu arinarekin eta hondo apur bat gaziarekin.