Euskal Herriko Gaztagintzaren sekretuak ezagutu, aintzinetik gaur daino pertsonak eta natura bat eginez bizi diren mundura hurbil zaitez.
Esperientzia paregabe bat bizitzera gonbidatzen zaitugu. Inguru paregabe batean Malloak aurrean ditugularik. Baserriaren eta Ardi latxen, manejua, ohiturak, herrietako bilakaera, komunalak,… gure bizimodua ezagutuko duzu.
Gure bisitan, gaztandegia, artegia, ardiek atseden hartzen duten lekua eta jezteko gelatik barrena ibiliko gara.
Denboraldiaren arabera, gure arkume gazteak paseatu ahal izango dituzu, arkumeak jaiotzen ikusi edo eskuz jetzi,…
Gure heltze-gelan, gaztaren prozesua azalduko dizugu, ezaugarriak eta irizpideak azpimarratuz bereziki Idiazabal jatorri-deiturarenak.
Gainera, gaztaren “Seigarren” zentzua azalduko dizugu. Gaztaren unamia, gure gaztak hain bereziak izatearen zergatia. Amaitzeko egun batez epaimahaikide bihurtuko zara! Epaimahai profesionalen zerrendan oinarritua dastaketa organoleptikoa egingo dugu, gure gazten barietate guztien ñabardurak azalduz. Lezaetako artisau-ogia eta nafarroako ardo kopa batekin.
Gastronomia eta Natura
ZER SARTZEN ZARTZEN DA · Bisita ikuilura eta gaztandegira. · 4 gazta barietateren dastatze organoleptikoa, Lezaetako labean eginiko artisau-ogiarekin eta ardo-koparekin batera. · Gure dendan gazta erosteko aukera.
OHARRAK
PERTSONAKO TALDE TXIKIAK
· Whatsapp bidez erreserba aldez aurretik egin. (+34 618255041).