Esperientzia gastro-turistikoa
Gaztak eta artzaintza Malloen magalean
Euskal Herriko Gaztagintzaren sekretuak ezagutu, aintzinetik gaur daino pertsonak eta natura bat eginez bizi diren mundura hurbil zaitez.
Esperientzia paregabe bat bizitzera gonbidatzen zaitugu. Inguru paregabe batean Malloak aurrean ditugularik. Baserriaren eta Ardi latxen, manejua, ohiturak, herrietako bilakaera, komunalak,… gure bizimodua ezagutuko duzu.
Gure bisitan, gaztandegia, artegia, ardiek atseden hartzen duten lekua eta jezteko gelatik barrena ibiliko gara.
Denboraldiaren arabera, gure arkume gazteak paseatu ahal izango dituzu, arkumeak jaiotzen ikusi edo eskuz jetzi,…
Gure heltze-gelan, gaztaren prozesua azalduko dizugu, ezaugarriak eta irizpideak azpimarratuz bereziki Idiazabal jatorri-deiturarenak.
Gainera, gaztaren “Seigarren” zentzua azalduko dizugu. Gaztaren unamia, gure gaztak hain bereziak izatearen zergatia. Amaitzeko egun batez epaimahaikide bihurtuko zara! Epaimahai profesionalen zerrendan oinarritua dastaketa organoleptikoa egingo dugu, gure gazten barietate guztien ñabardurak azalduz. Lezaetako artisau-ogia eta nafarroako ardo kopa batekin.
Gastronomia eta Natura
ZER SARTZEN ZARTZEN DA
· Bisita ikuilura eta gaztandegira.
· 4 gazta barietateren dastatze organoleptikoa, Lezaetako labean eginiko artisau-ogiarekin eta ardo-koparekin batera.
· Gure dendan gazta erosteko aukera.


OHARRAK
PERTSONAKO TALDE TXIKIAK
· Whatsapp bidez erreserba aldez aurretik egin. (+34 618255041).
EGITARAU OSOA
www.amalurreko.com/producto/ruta-del-gazta
· Jesi Ansorenaren eskutik, Uztegitik gaztandegira ibilbide zirkularra.
·ARTZAINAREN MENUA.
- SARRERA: Intxaur eta gazta urdinez eginiko kroketak.
- LEHENENGOA: Antsonea gazta eta sagar kimu-entsalada.
- PLATER NAGUSIA: Arkume gisatua.
- POSTREA: Mamia.
- EDARIA: Sagardoa edo ura barne.
NOIZ
· OTSAILAK 5, 15 edo 16.
·MARTXOA 1, 15 edo 16.
·APIRILA 5, 26 edo 27.
·MAIATZA 10, 24 edo 25.
·EKAINA 7 , 21 edo 22.
NON
Mertzeriko Borda, 31891 Uztegi (Nafarroa)
IRAUPENA
60 , 90 min edo 5 ordu, aukeraren arabera.
HIZKUNTZAK
Euskara eta gaztelania






Erregistro kodea UAGR0017
